%42,16ko igoera izan du Iberpapelek azken urtean, 10,72 miloiko irabaziekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 6a, 00:00

Azaldu dute datuak hobetu dituztela, baina testuingurua ez dela onena izan zenbait arrazoirengatik.

2023ko lehenengo seihilekoa itxi berri du Iberpapelek, eta denbora tarte honetan lortutako datuak argitaratu ditu. Guztira, 10,72 milioi euroko irabaziak izan ditu; aurreko urteko lehenengo seihilekoarekin konparatuta %42,16ko igoera, alegia. Igoera datuez gain, azaldu dute egoera ez dela nahi bezain erraza izan: «Europan eskaria moteldu egin da eta Asiako herrialdeetatik inportazioak gehitu egin dira, paper-salmentak gutxituz».

Iberpapelen onuraren zergatia Ebitda-ren hobekuntza izan da. %31,64 hobetu dute zifra, iaz baino 5 milioi inguru gehiagorekin: «Igoera horren arrazoia kostu aldakorren murrizketa izan da, batez ere energiarena eta lehengai batzuena, nahiz eta oraindik ere krisi energetikoaren aurreko mailen gainetik jarraitzen duten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!