Bihar amaituko da EuskarAbentura 2023

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 30a, 00:00

EuskarAbentura 2022 espedizioko irudia. Argazkia: euskarabentura.eus.

Eguerdiko 12:30etan egingo dute amaiera ekitaldia Muxikebarri Zentroan.

Hilabete osoa Euskal Herria zeharkatzen eman ondoren, bihar helduko da helmugara EuskarAbentura 2023. Bihar goizeko 10:30etan, Bizkaia Zubia zeharkatuko dute 125 gazteek eta lantaldeak, Portugaletetik Getxora. Areetako Zubia Plazan ongi etorria emango diote espedizioari eta bihar eguerdiko 12:30etan emango zaio amaiera EuskarAbenturari, Muxikebarri Zentroan egingo duten amaiera ekitaldiarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!