Donostiako Klasikoa bailaratik, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 29a, 00:00

Lasterketa eguerdiko 13:45ak aldera helduko da Hernanira, beraz, 13:15etan itxiko dute zeharkatuko duten tramoa.

Gaur jokatuko dute Donostiako Klasikoa, eta Urumea bailaratik igaroko dira txirrindulariak, zehazki Hernanitik eta Astigarragatik. Hernanin,  Latsunbe kale osoa zeharkatuko dute, Zinkoeneara heldu arte, eta jarraian Karabeletik Martindegira joango dira, Astigarragako bidea hartzeko. Lasterketa eguerdiko 13:45ak aldera helduko omen da Hernanira; horregatik, 13:15etan, zeharkatuko duten ibilbidea moztu egingo dute lasterketa pasa arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!