Donostiako Klasikoak bailarako zenbait txoko zeharkatuko ditu, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 28a, 00:00

Zinkoeneatik Martindegira joko dute, Astigarragako bidea hartzeko.

13:15ak aldera zeharkatuko duten ibilbidea erabat moztuko dute, lasterketa pasa arte.

Donostiako Klasikoa jokatuko dute bihar, eta Hernanitik eta Astigarragatik pasako dira txirrindulariak. Latsunbe kale osoa zeharkatuko dute, Zinkoeneara heldu arte, eta jarraian Karabeletik Martindegira joango dira, Astigarragako bidea hartzeko. Lasterketa eguerdiko 13:45ak aldera helduko omen da Hernanira; horregatik, 13:15etan, zeharkatuko duten ibilbidea moztu egingo dute lasterketa pasa arte. 

Trafikoan, aldaketak

Hernaniko Udaltzaingoak trafikoak izango dituen aldaketen berri eman du eta ondorengoan izan dira emandako argibideak: «Latsunbe kalearen hasiera, Sorgintxulotik hasita ibilgailurik gabe mantenduko da lehenengo zatian. Elkano eta Zinkoenea arteko kale zatiko aparkalekuak libre utziko dituzte lasterketa pasa ahal izateko. Eta lasterketa bezperarako aipatutako aldaketak burututa egon beharko dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!