EH Bildu izan da alderdi bozkatuena bailaran, PSE-EEk gora egin du eta EAJ-PNVk behera

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 24a, 00:00

Parte hartzearen datua antzeko mantendu da Urumea bailaran.

Urumea bailarako emaitzetan gorakada haundia izan du EH Bilduk, eta aurretik zuen lidergoa berretsi du. PSE-EEren gorakada ere nabarmena izan da; bigarren indarra izatera pasatu da Hernanin, eta gertu ibili da Astigarragan.

Hauteskundeek markatutako asteburuaren ondoren, hausnarketarako eta kalkuluak egiteko tartea da orain. Atzo hautesleku bilakatu ziren Urumea bailarako herrietako eskolak eta guneak, eta herritarrek Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkariak hautatu zituzten. Lerroburu gisa, EH Bildu alde haundiarekin izan da lehen indarra bailarako herri guztietan.

HERNANI

Udal eta Foru Hauteskundeetako emaitzei jarraiki, EH Bilduk botoen gehiengo zabala lortu du Hernanin. 4.533 botorekin lehenengo indarra da koalizioa. Sorpresetako bat bigarren indarrean dago; 2019an ez bezala, PSE-EE da Hernaniko bigarren alderdi bozkatuena, 2.065 botorekin. EAJ-PNVk beherakada nabarmena izan du, eta hirugarren indarra izatera pasatu da. Gainontzeko alderdiei dagokienez, 1.284 boto atera zituen Sumarrek, 486 PPk eta 152 VOXek.

Parte hartzea: 10.415 (10.481)
Abstentzioa: %33,86
(%33,11)

EH Bildu: 4.533 boto (4.036)

PSE-EE: 2.065 boto (1.632)

EAJ-PNV: 1.663 boto (2.293)

Sumar: 1.284 boto (1.810)

PP: 486 boto (377)

VOX: 152 boto (121)

Gainontzekoak: 97 boto

 

ASTIGARRAGA

Astigarragan ere EH Bilduk lortu ditu emaitza onenak. Gorakada nabarmena izan du koalizioak, eta 1.413 boto atera ditu. Bigarren postua lehiatua egon da azken unera arte; azkenean, EAJ-PNVk postua mantentzea lortu du, beherakada haundia izan arren. Kontrara, PSE-EE hirugarren indarra izatera pasa da, boto kopurua asko haundituta. Jarraian, Sumarrek 488 boto lortu ditu, PPk 230 eta VOXek 77.

Parte hartzea: 3.763 (3.341)
Abstentzioa: %33,24
(%33,33)

EH Bildu: 1.413 boto (1.051)

EAJ-PNV: 753 boto (989)

PSE-EE: 723 boto (421)

Sumar: 488 boto (622)

PP: 230 boto (108)

VOX: 77 boto (67)

Gainontzekoak: 41 boto


GOIZUETA

2019ko hauteskundeetako emaitza antzekoak izan dira Goizuetan. Abestentzioa ia bi puntu txikiagoa izan da, eta EH Bilduk lortu du botoen ehuneko haundiena. Koalizioak 285 boto eskuratu ditu, maiatzeko Udal Hauteskundeetan baino 73 gutxiago. Geroa Bai izan da Goizuetako bigarren indarra (28), PSNk gertutik jarraituta (24). Nabarmentzekoa da PPk eta UPNk emaitza hobeak lortu dituztela bananduta, 2019ko Navarra Suma koalizioak baino.

Parte hartzea: 367 (372)
Abstentzioa: %34,10
(%36,03)

EH Bildu: 285 boto (290)

Geroa Bai: 28 boto (25)

PSN: 24 boto (25)

PP: 10 boto

UPN: 7 boto

Sumar: 6 boto (16)


ARANO

Ezkerreko alderdien gorakada nabarmena izan da Aranon. EH Bildu lehenengo indarra izan da, 2019ko hauteskundeetan bezalaxe, eta 5 boto gehiago atera ditu; guztira 38. Bigarren indarra Sumar alderdia izan da; azken hauteskundeetan Podemosek 4 boto atera zituen, eta 7 atera ditu orain koalizioak. Geroa Baik, PSNk eta UPNk beherakada izan dute, eta PUM+J alderdiak 2019ko boto bakarra mantendu du. Parte hartzea %5,30 haundiagoa izan da.

Parte hartzea: 50 (52)
Abstentzioa: %42,69
(%48)

EH Bildu: 38 boto (33)

Sumar: 7 boto (4)

Geroa Bai: 2 boto (7)

PSN: Boto 1 (5)

UPN: Boto 1 (2)

PUM+J: Boto 1 (1)

 

GIPUZKOA

Kongresurako ordezkarien kasuan, eserleku banaketa egingo dute Gipuzkoan EH Bilduk, EAJ-PNVk eta PSE-EEk. 2 eserleku lortu ditu bakoitzak eta kanpoan geratu da Sumar.

EH Bildu: 2 eserleku (2)

EAJ-PNV: 2 eserleku (2)

PSE-EE: 2 eserleku (1)

 

NAFARROA

Nafarroan PSE-EEk hartu du Podemosen eserlekua, eta gainontzekoek bana mantendu dute.

PSN: 2 eserleku (1)

EH Bildu: Eserleku 1 (1)

UPN: Eserleku 1

PP: Eserleku 1

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!