Parte hartzea zertxobait apaldu da arratsaldeko zenbaketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 14:19

Astigarragan ia bi puntuko beherakada du parte hartzeak, 2019ko hauteskundeekin alderatuta.

Eguerdian ez bezala, beheranzko joerak agertu dira Urumea bailarako herrietako parte hartze datuetan. 

Astigarragaren kasua da; 2019ko hauteskundeekin alderatuta %1,82ko beherakada nabarmentzen baitu parte hartze datuak. Astigartarren %47,47ak eman du botoa. 

Hernaniko parte hartzeak igoera txiki baina jarraia mantentzen du. Jada deituta dauden herritarren %56,59a igaro da hauteslekuetatik; 2019an ordu honetan baino %1,15 gehiago. 

Aranon eguerdiko 14:00etako datuetan dagoeneko gainditua zegoen 2019ko 18:00etako kopurua. Parte hartzearen igoera %13,43koa da, eta ia aranoarren erdia joan da bozkatzera.

Goizuetako datuak oraindik ez daude eskuragarri. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!