Urumea bailarako 22.667 herritar daude gaur bozka ematera deituta

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 00:00

Iluntzeko 20:00ak arte izango da bozkatzera joateko aukera.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkariak hautatzeko aukera izango da. 

Hautesleku itxura hartua dute jada Urumea bailarako eskolek eta txokoek. Gaur hautatu behar dira datozen lau urteetako Espainiako Kongresuko eta Senatuko ordezkariak. Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da bozkatzera joateko tartea, eta hortik ordu gutxira jakingo dira emaitzak.

Guztira, 22.667 herritar daude bozkatzera deituta Urumea bailaran; gehienak hernaniarrak dira, 16.229. Festak izan arren, bozkatzera deituta daude astigartarrak (5.696) eta aranoarrak ere (110). Azkenik, Goizuetan 632 bizilagun daude bozkatzera deituta.

Hamabi alderdi politiko izan dira hauteskunde hauetarako zerrenda osatu dutenak Gipuzkoan eta Nafarroan. Hala ere, sei ordezkari irtengo dira Gipuzkoako bozketatik, eta bost Nafarroatik. Senatuko ordezkarien kasuan, Gipuzkoatik eta Nafarroatik lau ordezkari irtengo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!