Hamabina aukera Gipuzkoan eta Nafarroan, biharko hauteskundeetarako

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 22a, 00:00

Urumea bailarako 22.667 herritar daude bozkatzera deituta.

Hamabi zerrenda aurkeztu dituzte Gipuzkoan eta Nafarroan, Espainiako Kongresurako eta Senaturako. Bihar goizeko 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak, eta arratsaldeko 20:00ak arte izango da bozka ematera joateko aukera. 

Udal eta Foru Hauteskundeetatik bi hilabete ere pasa ez diren honetan, bozkatzeko aukera izango da bihar. Kasu honetan, Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkariak hautatuko dira, eta Urumea bailarako 22.667 herritar daude bozkatzera deituta; 16.229 hernaniar, 5.696 astigartar, 632 goizuetar eta 110 aranoar.  

Aukera ugari izango dituzte botoa eman nahi duten herritarrek. Gipuzkoan hamabi zerrenda aurkeztu dituzte Kongresurako, eta hamaika Senaturako. Nafarroan berdina da Kongresurako aurkeztutako zerrenda kopurua, hamabi dira; murritzagoa da, aldiz, Senaturako aurkeztutako kopurua, hamar zerrendarekin.  

Aurkeztutako ordezkari guztietatik Kongresuko 6 eserleku beteko dituzte gipuzkoarrek, eta bat gutxiago, bost, nafarrek. Senaturako ordezkarien kasuan, launa hautatu beharko dituzte bailarako herritar guztiek.

 

HAUTESKUNDEAK U23

GIPUZKOAKO ZERRENDABURUAK

 Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
Kongresua: Mertxe Aizpurua Arzallus.
Senatua: Gorka Elejabarrieta Diaz.

Partido Socialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) 
Kongresua: Rafaela Romero Pozo.
Senatua: Izaskun Gómez Cermeño.

Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV) 
Kongresua: Maribel Vaquero Montero.
Senatua: Luke Uribe-Etxebarria Apalategi.

Partido Popular (PP)
Kongresua: Joana Arce Gorostidi. 
Senatua: Javier Cristóbal De Sande.

Frente Obrero (FO)
Kongresua: Mikel Mencos Frechilla.

Partido Animalista con el Medio Ambiente (PACMA)
Kongresua: Asier Esparza Billalabeitia.
Senatua: Daniel Jiménez Cervera.

VOX (VOX)
Kongresua: Andrés Paramio Junquera.
Senatua: Pedro Ignacio Gandásegui Agorreta.

Partido Comunista de los Trabajadores de Euskadi (PCTE)
Kongresua: Eneko Lanz Llamas. 
Senatua: Jakes Iñarra Lasagabaster.

Escaños en Blanco
Kongresua: Luis María Ormaetxea Santsiñena (Independiente).
Senatua: Daniel Lizarralde Aguirre.

Bidezko Mundurantz (PUM+J)
Kongresua: Cristina Elcuaz Arana.
Senatua: Javier Martínez Bárbara.

Recortes Cero (Recortes Cero)
Kongresua: Jordi Martínez Rigol. 
Senatua: Roberto Gómez Egido. 

Sumar (Sumar)
Kongresua: María Pilar
Garrido Gutiérrez.
Senatua: José Carlos García Rodrigo Ameztoy.

 

NAFARROAKO ZERRENDABURUAK

Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
Kongresua: María Isabel (BEL) Pozueta Fernández.
Senatua: Koldo Leoz Garciandia.

Frente Obrero (FO)
Kongresua: Nerea Dominguez Blasco.

Partido Socialista de Navarra (PSN)
Kongresua: Santos Cerdán León.
Senatua: Javier Remírez Apesteguía.

Geroa Bai (GBAI)
Kongresua: María Roncesvalles Solana Arana.
Senatua: Silvia Camaces Murillo.

Unión del Pueblo Navarro (UPN)
Kongresua: Alberto Catalán Higueras.
Senatua: MarÍa Mar Caballero MartÍnez.

Partido Popular (PP)
Kongresua: Sergio Sayas López.
Senatua: Amelia Salanueva Murguialday.

Partido Comunista de los Trabajadores de España (PCTE)
Kongresua: Mikel Tapia García Del Valle.
Senatua: Juan Nogueira López.

Recortes Cero (Recortes Cero)
Kongresua: Santiago Casal Ribas.
Senatua: Patricio Miró Heredia.

Partido Animalista con el Medio Ambiente (PACMA)
Kongresua: Jesús María Sampayo Cid.
Senatua: Lydia Jaso Irisarri.

VOX (VOX)
Kongresua:
Eduardo Gutiérrez De Cabiedes Hidalgo De Caviedes.

Sumar (Sumar)
Kongresua: Idoia Villanueva Ruiz.
Senatua: Miren Edurne Eguino Sasiain.

Por Un Mundo Más Justo (PUM+J)
Kongresua: Javier Martínez Baigorri.
Senatua:​​​​​​​ José Antonio Aparicio Martín.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!