Promesen mailako finala jokatuko du bihar Xabier Apaolaza hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 21a, 00:00

Denboraldi honetako hirugarren txapela lortzeko aukera dauka Apaolazak.

Peñalverrekin batera jokatuko du Apaolazak, Rekalde-Bernaola bikotearen aurka. 

Une gozoa bizitzen ari da Xabier Apaolaza pelotari hernaniarra. Gipuzkoako Txapelketako eta Zaramaga Torneoko txapelak irabazi ditu denboraldi honetan, eta hirugarren finala jokatuko du bihar. Promesen mailako finala izango da biharkoa; Peñalver nafarrarekin jokatuko du hernaniarrak, final laurdenetan 22-20 eta finalerdietan 22-10 irabazita. 

Bihar arratsaldeko 18:00etan hasiko dute finala, Errenteriako pelotalekuan. Rekalde-Berneola bikote bizkaitarra izango dute aurrean, eta oso final berdindua espero da. Hala ere, hirugarren txapelaren bila irtengo da Apaolaza. 

Zortxe exkaxagoa izan zuten Ekhi Osesek eta Oier Arsuagak Zuloaga Txapelketako finalean. Pasa den larunbatean jokatu zuten partidua, Paraguaio-Otaegi bikotearen aurka, eta 18-17 galdu zuten. CD Hernani taldeko pelotarien 20. finala izan zen. 

 

Papelera Zikuñagako partiduak, gaur

Gaur ere Papelera Zikuñaga Txapelketako partiduak jokatuko dituzte Hernanin. Kadeteetan Salaberria anaiak (Irurtzun) Torralba-Diaz (Lagun Onak) bikotearen aurka arituko dira; jubeniletan Salaberriak eta Salcedok (Irurtzun) Bidezabalen eta Larrañagaren (Ilunpe) aurka jokatuko dute, eta Manterolak eta Alegriak (Hernani) Deskargaren eta Legarretaren (Hernani) aurka; azkenik, nagusietan Barandiaran-Altuna (Mundarro-Hernani) bikoteak Etxezarreta-Labaka (Eple-Hernani) bikotea izango du aurrean. 

 

Santio Jaietako Txapelketako finala, bihar

Bihar goizean amaituko da Santio Jaietako I. Pelota Txapelketa. Goizeko 11:00etan 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidua jokatuko dute, eta eguerdiko 12:00etan izango da final haundia: Lizeaga anaiak Elolaren eta Antton Apezetxearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!