Jakitea saria irabazi dute bailararekin lotura duten zenbait tabernarik

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 20a, 00:00

0 kilometroko produktuen alde egindako apustuagatik jaso du saria Pachak.

Juantxo Perezen Gorriti Taberna eta Federico Pacharen Diametro 200 izan dira sarituetako bi.

Aurtengo Jakitea Sarietan ordezkaritza izan du Urumea bailarak, eta garaikurra lortu dute zenbait jatetxek eta tabernarik. Sari hauen helburua Gipuzkoako gastronomia tradizionalaren eta herrikoiaren protagonistak goraipatzea da.

Juantxo Perez hernaniarraren Gorriti Taberna izan da sarituetako bat. Zehazki, pintxo tradizional onenaren saria jaso du Gorritik, urdailazpikoarekin lagundutako tortilla pintxoarekin: «Gorriti tabernak lortu du pintxo erraz bat asko saltzea, eta sekretua, ezbairik gabe, produktuaren kalitatean eta zerbitzuan aurkitu dezakegu».

Bailararekin lotura duen bigarren saritua Oronako Diametro 200 Jatetxeko Federico Pacha da. Jatetxeak 0 kilometroko produkuen alde egindako apustuagatik jaso du saria: «Federen sukaldaritzak tokiko eta sasoiko produktuak erabiltzearen aldeko apustu garbia egiten du, eta askotan, ekoizleen eta jatorrizko deituren eskutik, Euskal Herriko produktuak sustatzeko hainbat ekitalditan parte hartu du, gure lurraldean zein atzerrian».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!