Karmen bezpera ospatuko dute gaur goizuetarrek eta bihar, berriz, Karmen eguna hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 15a, 00:00

Karmen bezpera gaueko 21:00etan hasiko dute goizuetarrek, afari herrikoiarekin; aldiz hernaniarrek bihar ospatuko dituzte Karmen jaiak, goizetik gauera bitartean.

Izango dute zer ospatu gaur eta bihar, Urumea bailaran; izan ere, Goizuetan Karmen bezpera ospatuko dute gaur eta, Karmengo Jaiak bihar, Hernanin. Goizuetarrak afari baten bueltan bilduko dira gaur gauean, herriko plazan, Umore Onak antolatuta.  Hitzordua jarri dute 21:00etan, eta antolatzaileek azaldu dute norberak bere afaria eraman beharko duela, eta gainontzekoaz Umore Ona elkartea arduraduko dela. Karmen bezperari amaiera emango diote sua piztuz. 

 

Kaxkoan Karmen jaiak, bihar

Hernaniko Kaxkoan, bihar izango da egun haundia, biharko egunez ospatuko baitituzte Karmengo Jaiak. Goizetik hasi eta gauera bitartean, ekintza mordoa antolatu ditu Kaxko elkarteak, besteak beste, karta jolasak, bazkari herrikoia, sardin-jatea. Aurten Kaxkoko alkatearen lekukoa hartuko du Maitere Goñik Kaxkoko 19garren zenbakian, eta alkate berria izendatzeaz eta omentzeaz gain, ondorengo hernaniarrak ere omenduko dituzte jarraian: Marijo Sainz Puente (Ilargi arropa denda); Mitxelo Armenteros Prieto (Pitxitxulo denda) eta txistulari taldeko Patxi Apezetxea Agirre, Ruth Martin Apecechea, Jesús Mari Gutiérrez Mitxelena, Garbiñe Tijero Azkue, Ramón Iriarte Otamendi, Eva Igarriz Izeta eta Joseba San Sebastián Gorostidi.

Karta jokoak arratsaldeko 16:30etan hasiko dira, eta aurten Plaza Berrin jarriko dituzte mahaiak. Karten, jokoen eta balkoi ederrenaren sari banaketa, berriz, arratsaldeko 20:00etan egingo dute.

KARMENGO JAIAK 2023

HERNANI-KAXKOA

BIHAR

09:00 Kaxkoko hildakoen omenezko meza, Agustindarren elizan.

10:00 Trikitixa Kaxkoan zehar.

11:00 Bi pelota partidu Tilosetako frontoian.

12:00 Alkate izendapena: Maitere Goñi Alzaga. Eta omenaldia txistulariei, Ilargi dendako jabeari eta Pitxitxulo dendako jabeari.

 14:00 Bazkari herrikoia Plaza Berrin. Balkoien apaintze lehiaketa.

16:30 Karta-jokoak Plaza Berrin. Bikoteak: Bi emakumez osaturikoak edo mixtoak.

16:30 Toka, igela eta botea, Plaza Berrin.

17:00 Txokolatada.

17:00-19:00 Puzgarriak Plaza Berrin, Portalondon.

20:00 Sari banaketa: kartak, jolasak eta balkoi ederrenari.

20:00-22:00 Sardin-jatea Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!