Lau partidu gaur arratsaldean, Zikuñaga Papelera Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 14a, 13:40

Xuban Goñi astigartarrak (eskuinean) garaipena lortu zuen ostegunean.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Unax Manterola eta Oier Alegria hernaniarrek jokatuko dute partiduetako bat.

Bere bigarren astearen azken txanpan sartu da Zikuñaga Papelera Torneoa, eta beste lau partidu jokatuko dituzte gaur arratsaldean, 18:00etan hasita Hernaniko kiroldegiko frontoian. Horietako batean ariko dira Unax Manterola eta Oier Alegria hernaniarrak. Honakoa da kartelera:

Nagusiak: Artetxe-Ugalde (Intza-Oiarpe) / Eskudero-Usandizaga (Gazteleku)
Jubenilak: Gorostidi-Iturrioz (Zazpi Iturri-Intxurre) / Navarro-Salbador (Larraun-Gazteleku)
Kadeteak: Perurena-Caminos (Tolosa) / Torralba-Diaz (Lagun Onak) 
Jubenilak: Manterola-Alegria (Hernani) / Gaztañaga-Beroz (Gazteleku)
 
Bihar, berriz, jaialdi bikoitza izango da Hernaniko frontoian, astea bukatzeko. Bi partidu jokatuko dituzte goizean, 11:00etan hasita:
 
Kadeteak: Oñate-Zufiria (Behar Zana) / Uria-Alonso (Abantzu)
Nagusiak: Zabala-Etxeberria (Tolosa) / Tirado-Agirre (Beti Onak-Zugarralde)
 
Eta beste hiru partidu izango dira arratsaldean, 16:00etatik aurrera, bailarako hainbat esku pelotarirekin:
 
Kadeteak: Zabala-Martin Alberdi (Mundarro-Hernani) / Arretxe- Manex Alberdi (Hernani)
Jubenilak: Armaolea-Elizegi (Zazpi Iturri-Umore Ona) / Olaiz II-Aranburu (Oiarpe)
Nagusiak: Larrañaga-Larrañaga (Ilunpe) / Sasiain-Conde (Abantzu-Eibar)
 
Aurreko lau egunetan, txapelketako 12 partidu jokatu dituzte dagoeneko. Honakoak izan dira emaitzak:
 
OSTEGUNA, uztailak 13:
Kadeteak: Yaben-Zabala (Irurtzun) 18-13 Ganuza-Goikoetxea (San Miguel-Larraun)
Jubenilak: Goñi-Mitxelena (Mundarro-Oiarpe) 18-3 Arruti-Juaristi (Behar Zana-Azkoitia)
Nagusiak: Ruiz-Alvarez de Eulate (Txukun Lakua) 18-15 De la Torre-Sorondo (Lagunak-Alde Zaharra)
 
ASTEAZKENA, uztailak 12:
Kadeteak: Arregi-Galarza (Azkoitia) 18-17 Gaztañaga II-Beroz II (Gazteleku)
Jubenilak: Bidezabal-Larrañaga (Ilunpe) 18-7 Diaz de Gereñu-Urdanpilleta (Intza)
Nagusiak: Olaizola-Aranguren (Eple) 18-15 Salaberria-Urruzola (Hernani-Pagazpe)
 
ASTEARTEA, uztailak 11:
Kadeteak: Salaberria anaiak (Irurtzun) 18-14 Etxeberria-Zelaiaran (Oiarpe)
Jubenilak: Lizarazu-Leonet (Eple-Oiarpe) 18-13 Deskarga-Legarreta (Hernani)
Nagusiak: Barandiaran-Altuna (Mundarro-Hernani) 18-5 Aranburu-Alkantara (Behar Zana-Zumaia)
 
ASTELEHENA, uztailak 10:
Kadeteak: Etxabe-Ormaetxea (Bergara) 18-9 Sarasua-Azpiazu (Ilunpe)
Jubenilak: Salaberria-Salcedo (Irurtzun) 18-12 Etxaniz-Egaña (Azkoitia)
Nagusiak: Lizaso-Olaiz (Behar Zana-Oiarpe) 18-10 Iriarte anaiak (Oiarpe)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!