Ziur nago herri honek uztailaren 23an ozen eta argi erantzungo duela. Izan Oreretatik gaupasaz bueltatuta, izan mendi edo hondartza plana egin ondoren, bai igandeko bermuta eta kroketa hartu aurretik, edo Santa Pola edo Lizarrako kanpinetatik postaz bozkatuta bada ere, Hernani honek, Espainiar FeiVOXen aurrean, bere bihotza antifaxista berriro ere agerian utziko du.
Ziur nago uztailaren 23an Hego Euskal Herriak bere izaera nazionala eta bere askatasun nahia nabarmen utziko duela. Uztailaren 23koa Euskal Herriko ezkerreko abertzale eta independentista guztientzat gau magikoa eta zoragarria izango da. Maiatzaren 28an egin genuen, eta uztailean ere egingo dugu! Espainiar FeiVOX guztientzat, aldiz, Euskal Herriko emaitzak amesgaiztoa izango dira.
Dena den, badakigu uztailaren 23a egun bat besterik ez dela, eta benetako erronka 24tik aurrera hasiko dela. Beraz, egunero bezala, uztailaren 24an Euskal Herria aske eta sozialistaren alde lanean jarraitu behar dugu. Nahi dugun Euskal Herria euskalduna, gorria, berdea eta morea lortu arte ekin diezaiogun denok batera. Egunero egiten dugun moduan, uztailaren 24an ezkerreko independentistak, denok, al tajo!