20 enpresa turistikok Eusko Jaurlaritzaren aitorpena jaso dute

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 11a, 00:00

Programan parte hartzen duten erakundeak publikoak zein pribatuak dira eta azpisektore turistiko guztietakoak: «gehienak Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun eta produktu programetan parte hartzen zuten enpresak dira».

Gipuzkoan, 243 erakundek hartu dute parte, tartean Astigarragako eta Hernaniko enpresak eta entitateak. Ondorengoak dira Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan dauden Astigarragako eta Hernaniko enpresa eta entitateak hain zuzen ere: Astarbe Sagardotegia, Iparragirre Sagardotegia, Petritegi Sagardotegia, Petritegi Upategia, Ibailur Jatetxea, Iturralde Jatetxea, Aralar taberna, Arraspine Nekazalturismoa, Sagarlore Hotela, Sagardoetxea Museoa, Chillida Leku Museoa, Sagardun Partzuergoa, eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.

 

Ainztatespen-ekitaldia, programa eta printzipioak, besteak beste

Gasteizko Europa Jauregian izan den aintzatespen-ekitaldiak Euskadiko turismo-sektoreko 621 erakunde eta profesionalek 2022an egindako lana aitortu zuten, «Euskadiko Kode Etikoa osatzen duen prestakuntza-ibilbidea eta konpromiso-ibilbidea bete baitute» azaldu dute antolatzaileek.

621 erakunde horietatik (123 Araba, 255 Bizkaia, 243 Gipuzkoa eta tartean Hernani eta Astigarraga) 102k iaz parte hartu zuten lehen aldiz turismo-lehiakortasuneko programa honetan, eta gainerakoek Kodearen alderdi berriak landu dituztela aitortu du Turismo Euskadik, «etengabeko hobekuntzako proiektua baita eta guztiak Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan daude dagoeneko».

Era berean, programan parte hartzen duten erakundeak publikoak zein pribatuak direla ere aitortu du Turismoa Euskadik: «eta azpisektore turistiko guztietakoak, gehienak Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun eta produktu-programetan parte hartzen zuten enpresak dira, eta beren gain hartu dituzte erantzukizun soziala eta ingurumenaren eta
ekonomiaren iraunkortasuna eguneroko jardunean». 

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du: «lehiakortasun faktorea izan dadin turismo sektoreko euskal enpresa publiko zein pribatuetan, jasangarritasuna ulertuz ez bakarrik ingurumen ikuspegitik baita aurrerapen eta justizia sozialaren bultzatzaile gisa, eta irabazi ekonomikoak tokiko gizartera ekarrik dituen turismo baten oinarri bezala». 

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak, Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak onartu dituela nabarmendu du, baita Nazio Batuetako 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere; eta hauez gain, euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi ditu. 

Euskadiko Kode Etikoa 8 printzipio hauetan oinarritzen da: Turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea; berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia: jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena; gizarteriaren, kultur ondarearen, zainketa; bikaintasuna eta profesionaltasuna; pertsonen eskubideak errespetatzea; eta sektoreko langile eta enpresariekiko tratu egokia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!