Bolada onarekin segi nahi dute hernaniarrek gaurtik, etxeko txapelketaren bigarren astean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 10a, 00:00

Azpeitia, Iturbe eta Arabaolaza hernaniarrak (ezkerrean), larunbateko partiduan.

Zikuñaga Papelera Torneoaren bigarren astea hasiko da gaur, eta 20 bat partidu jokatuko dituzte larunbatera bitarte, kiroldegiko frontoian.

Gaur hasiko du bigarren astea Zikuñaga Papelera Torneoak, Hernaniko kiroldegiko frontoian; eta egunero izango dute zerekin gozatua pelotazaleek, 20 bat partidu jokatuko baitituzte larunbatera bitarte. Astegunetan jaialdi bana izango da egunero, 18:00etan hasita; eta larunbatean bikoitza, 11:00etan eta 17:00etan.

Hiru partidu jokatuko dituzte gaurkoan, hiru kategoriatan. Kadeteetan, Ilunpeko Sarasua eta Azpiazu ariko dira, Bergarako Etxaberen eta Ormaetxearen kontra. Jubeniletan, berriz, Irurtzungo Salaberria eta Salcedo, eta Azkoitiko Etxaniz eta Egaña izango dira aurrez aurre. Eta nagusietan, azkenik, Behar Zanako Lizasok eta Oiarpeko Olaizek jokatuko dute, Oiarpeko Iriarte anaien kontra.

Beste hiru partidu izango dira bihar, Urumea bailarako esku pelotariak tartean direla. Jubeniletan, Julen Deskarga hernaniarrak eta Oihan Legarreta aranoarrak jokatuko dute, Epleko Lizarazuren eta Oiarpeko Leoneten kontra. Eta nagusietan ariko dira Xabier Barandiaran astigartarra eta Josu Altuna hernaniarra, Behar Zanako Aranbururen eta Zumaiako Alkantararen kontra. Aurretik, kadeteetan, Irurtzungo Salaberria anaiek jo­katuko dute, Oiarpeko Etxeberri­a­ren eta Zelarainen kontra.

Bolada onari segida eman nahi diote etxeko esku pelotariek, oso emaitza onak lortu baitzituzten aurreko astean. Izan ere, garaipenak eskuratu zi­tuzten Deskargak eta Legarretak, Xuban Iturbek eta Oier Azpeitiak (bitik bi irabazi), Xabier Salaberriak (Pagazpeko Urruzolarekin), Iñigo Urkizuk (bitik bi berak ere, Intxurreko Irazustabarrenarekin), eta Ekhi Osesek (Behar Zanako Otaegirekin).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!