Onena azkenerako, San Ferminetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 9a, 00:00

Haurrak aparraz gozatzen, eta helduak 'busti' gabe gustura. San Ferminetako argazki guztiak, 'kronika.eus' webgunean.

Egun haundiarekin agurtuko dituzte Martindegiko Jaiak gaur, euskal festa, trikitixa jaialdia eta bertsolariak tarteko.

Bi egun eder daramazkite Martindegin, San Fermin jaiekin. Jen­detza bertaratu da auzora, bereziki arratsaldeetan, herri kirolek, sagardo dastaketak, apar festak edota Laiotzen dantzaldiak erakarrita, besteak beste.

Eta gaurkoa, festen azkeneko eguna izanagatik ere, ez da makalagoa izango. Are gehiago, onena azkenerako gorde dutela ere esan liteke, San Ferminak indartsu bukatzeko. Puntako euskal festa izango da eguerdian, aizkolari eta harrijasotzaileekin, eta Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariek girotuta. Haiei biei batuko zaie Miren Amuriza arratsaldean, trikitixa jaialdiaren ondoren. Eta ohi bezala, kalejirarekin emango di­ete bukaera jaiei.

SAN FERMINETAN GAUR

Goizean goiz, Diana, Astigarragako Txirrisklako txistulariekin.

12:30, Euskal festa. Aizkolariak: Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Suharri Rodriguez 'Paolla', Xabier Zaldua eta Hodei Ezpeleta 'Bihurri'. Harrijasotzailea: Jon Unanue 'Goenatxo III'.

13:00, Bertsolarien saioa: Amets Arzallus eta Julio Soto.

17:00, I. Martindegiko Trikitixa Jaialdia: Eider eta Lierni Tolosa; Enaitz Alberdi eta Oibar Olano; Ianire Segurola eta Elaia Diaz; Hodei Insausti eta Garazi Lopetegi; Eider Garro eta Araitz Elizalde; Mikel Lertxundi, Liher Yarza, Xuban Ugalde, Aner Elgarresta, Ander Lertxundi eta Ekhi Barrenetxea.

Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa: Amets Arzallus, Julio Soto eta Miren Amuriza.

18:00, Toka txapelketa nagusia (Gurutzeta Sukaldeak).

18:00, Puzgarriak.

20:00, Erromeria, Eider Tolosa, Lierni Tolosa eta Elaia Diazekin. 

Ondoren, Kalejira auzoan zehar, festei amaiera emateko.

Erlazionatuak

Martindegiko San Ferminak - Uztailak 8

Kronika - Erredakzioa 2023 uzt 08 Astigarraga   Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!