Sagardo dastaketa egin zuten atzo arratsaldean Martindegin, San Fermin egunari erremate borobila jartzeko. Jendetza hurbildu zen auzora, eta bertaratuak sagardoz eta txorizo zein tortilla pintxoz aseta bueltatu ziren etxera. 14 sagardotegi aukeran eta bakoitzetik hiruna kaxa, eta apenas geratu zen sagardo botilarik ireki gabe...