Auzotarren bazkaria, apar festa, zaldi dema, dantzaldia eta gehiago gaur, Martindegiko San Fermin jaietan

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 8a, 00:00

Atzo goizean, auzotar ugari bildu ziren Martindegiko San Ferminei hasiera emateko asmotan.

Atzo hasi ziren Martindegiko jaiak, eta egitarau potoloa izango dute gaurkoan ere, goizetik gauera, hiru eguneko festari segida emateko.

Atzo goizeko txupinarekin eman zitzaien hasiera Martindegiko auzoko jai bereziei: San Ferminei. Txuri-gorriz jantzita gerturatu ziren auzotarrak plazara, festa giroan murgiltzeko asmoz; eta jendetza bertaratu zen ingurutik, arratsaldean bereziki. Aizkolarien arteko lehia estuarekin gozatu zuten horrela: Malen Barrenetxea auzotarra eta Nerea Arruti Euskal Herriko txapelduna, Itxaso Unsaloren eta Oihana Fernandez de Barrenaren kontra.

Gaurkoan izango dute jarraipena San Fermin jaiek, eta ohi­ko mobidarekin hasiko dute eguna, auzoan barrena, etxez etxe. Eguerdian ere, jan-edana izango da protagonista, auzotarrak bazkari eder baten bueltan bilduko baitira. Eta nola ez, musika lagun izango dute arratsaldean eta gauean, apar festarekin eta zaldi demarekin batera.

 

SAN FERMINETAN GAUR

 

10:30, Mobida

13:00, Goiko aristian oroigarri xume bat «gure artean ez dau­denentzat». Tturko familiari esker­tza, harreragatik.

14:30, Auzo bazkaria 

16:30, Puzgarriak

17:00, Kitadelpare Txarangak bazkalondoa animatuko du.

18:00, Apar festa, Laket tabernak antolatuta

19:30, Arratsaldeko dantzaldi saioa Laiotz taldearekin

22:15, XX. Zaldi dema: Andoni Mendizabal 'Asteasu' eta 'Txibiter' azkoitiarra.

23:30, Dantzaldia Laiotz taldearekin

Ondoren, platano dantza lehiaketa xelebrea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!