Deskargak eta Legarretak irabazi, baina Arretxek eta Alberdik ezin

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 6a, 14:42

Garaipen ederra lortu zuten Legarretak eta Deskargak (eskuinean) atzo, Gorostidiren eta Mujikaren kontra.

Atzo jokatu zituzten Zikuñaga Papelera Torneoko hiru partidu, eta beste bi izango dira gaur, 18:00etan Hernaniko kiroldegiko frontoian.

Beste jardunaldi bat jokatu zuten atzo arratsaldean, Zikuñaga Papelera Torneoan Hernaniko kiroldegiko frontoian. Garaipena lortu zuen CD Hernaniko beste bikote batek, jubeniletan: 18-16 nagusitu ziren Julen Deskarga hernaniarra eta Oihan Legarreta aranoarra, Zazpi Iturriko Gorostidiren eta Mujikaren kontra. Kadeteetan, aldiz, galdu egin zuten Joseba Arretxe eta Manex Alberdi hernaniarrek, Aretxabaletako Otazuren eta Errastiren kontra (10-18). Jaialdiko hirugarren partiduan, nagusietan, Behar Zanako Lizaso eta Oiarpeko Olaiz izan ziren nagusi, Txukun Lakuako Ruizen eta Alvarez de Eulateren kontra (18-11).
 
Gaur izango du segida txapelketak, 18:00etan hasita kiroldegiko frontoian, beste bi partidurekin:
 
Kadeteak: Oses-Otaegi (Hernani-Behar Zana) / Uria-Alonso (Abantzu)
Nagusiak: Olasagasti-Alkantara (Behar Zana-Abantzu) / Sasiain-Conde (Abantzu-Eibar)
 
 
Eta bihar arratsaldean ere izango da jaialdia, ordu eta toki berean, hiru partidurekin:
 
Kadeteak: Gorostidi-Karrera (Zazpi Iturri) / Sarasua-Azpiazu (Ilunpe)
Jubenilak: Olaiz II-Aranburu (Oiarpe) / Salaberria-Salcedo (Irurtzun)
Nagusiak: Barandiaran-Altuna (Mundarro-Hernani) / A.Egiguren-Larrañaga (Ilunpe)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!