Zapi gorriak soinean Martindegiko auzotarrek, gaurtik igandera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 7a, 00:00

Ezkerretik hasita, Ihintz LarraƱaga, Malen Barrenetxea eta Ianire Segurola joan den urteko festetan, auzoa girotzen.

Gaurtik igandera ospatuko dituzte Martindegiko San Fermin jaiak, eta egitarau oparoa prestatu dute auzotarrak jai giroan murgiltzeko asmoz. Gaur arratsaldeko 17:00etan, Potxin eta Patxin sudur gorriek emanaldia eskainiko diete haurrei, eta arratsaldeko 19:00etan herri kirolek hartuko dute nagusitasuna. 

Zapi gorriak janzteko garaia heldu zaie Martindegiko auzotarrei; izan ere, gaurtik igandera arte ospatuko dituzte auzoko festa maiteak: San Ferminak! Goizetik esnatuko dira Martindegiko auzotarrak auzoko jaiei hasiera emateko asmoz, auzoan zehar kalejira osatuz. Jarraian, goizeko 11:00ak aldera, auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute, eta hamaiketako eder baten bueltan bilduko dira segidan, Oialume tabernaren eskutik. Gaur goizeko azken ekintza auzoko txikientzako izango da, haur jolasekin, eta buruhaundiekin.

Arratsaldean, Potxin eta Patxin sudur gorriek bisitatuko dute Martindegi auzoa, eta kolorez beteko dituzte festak. Urtero eskaintzen dute ikuskizun berria, baina pailazoek diote, ikuskizunaren funtsa bera dela: «ikuslea ikuskizunaren parte sentiaraztea, elkarrizketa sortzea, parte hartzea bultzatzea bai jolas eta dantzaren bitartez, eta bide batez gai pedagogiko bat jorratzea. Horretarako gorputz espresioa, musika, malabare, keinu eta abarrez baliatzen gara». Arratsaldeko 17:00etan eskainiko dute emanaldia, auzoko plazan.

Aurtengoan ere Suharri 'Paolla' eta Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' izango dira Martindegin.
 

Haurrentzako ekintzak ez ezik, helduentzako jarduerak ere antolatu dituzte gaur arratsalderako, hala nola, LII. Tiro karabina lehiaketa eta herri kirolak. Herri kiroletan, 4 emakume aizkolarien arteko dema osatuko dute, Malen Barrenetxeak eta Nerea Arrutik; Oihana F. de Barrenak eta Itxaso Onsalok. Herri kirolek utziko duten egarria asetzeko, sagardo dastaketa eta pintxoak eskainiko dituzte eta ondorengoak izango dira dastaketan parte hartuko duten sagardotegiak: Zelaia, Oalume Zar, Oiarbide, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta, Indioene, Bereziartua eta Mendizabal. Jarraian, tortilla lehiaketako emaitza jakinaraziko dute, eta irabazlea Akelenea Jatetxeak saritua izango da. Gaurko egunari amaiera ederra emateko asmoz, gaueko 22:30etan, Bide Batez taldearen erromerian, gorputzak dantzan jarriko dituzte haurrek, gazteek eta helduek.

Bihar, mobidarekin hasiko dute eguna goiz esnatzen direnek eta baita gautxoriek ere. 10:30etan hasiko dute goizeko ekintza, eta ohiturak ez hausteko, etxez etxe ibiliko dira kalejiran, auzotarrak, musika lagun dutela. Eguerdian, goiko artiistian «gure artean ez daudenak» oroituko dituzte eta Tturko familiari eskertza egingo diote, «ematen diguten harreragatik». Auzo bazkaria ere antolatu dute, eguerdiko 14:30etarako, eta tripak asetu ostean, Kitaldepare txarangak hartuko du lekukoa, larunbat arratsaldea girotzeko. Puzgarriak ere jarriko dituzte txikientzat arratsaldeko 16:30etatik aurrera, eta 18:00etan, beste hitzordu garrantzitsu bat dute etxeko txikiek: apar festa! Aparrarekin jolasean jardun ostean, arrratsaldeko dantzaldi saioak hartuko du protagonismoa, Laiotz taldearekin, 19:30ak aldera.  

Gauerako, XX. Zaldi dema antolatu dute, eta segidan, dantzaldiak jarraituko du Laiotz taldearekin. Ondoren, larunbateko ekintzei amaiera emateko, platano dantza lehiaketa xelebrea egingo dute, eta seguru partehartzaile ugari izango direla platano artean. 

 
Etzi, azkeneko eguna

Auzotarrak ez ezik, bailarako herritar mordoa hurbiltzen da Martindegiko San Fermin jaietara.
 

Etzi amaituko dituzte Martindegi auzoko San Fermin jaiak, eta egun osorako prestatu dituzte ekintzak. Goizean goizetik esnatuko dituzte auzotarrak Astigarragako Txirriskla txistulariek, dianarekin. Eguerdiko 12:30etarako, berriz, euskal festa antolatu dute aizkolariekin, harrijasotzaileekin, bertsolariekin eta trikitilariekin. Aizkoran ariko dira Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Suharri 'Paolla', Xabier Zaldua eta Hodei Ezpeleta 'Bihurri'; aldiz, Jon Unanue 'Goenatxo III' ariko da harrijasotzen. Eguerdiko 13:00etan, mikroa hartuko dute Amets Arzallusek eta Julio Sotok bertso saioa eskainiz, eta 17:00etan hasiko da I.Martindegiko trikitixa jaialdia, ondorengo trikitilariekin: Eider eta Lierni Tolosa; Enaitz Alberdi eta Oibar Olano; Janire Segurola eta Elaia Diaz; Hodei Insausti eta Garazi Lopetegi;  Eider Garro eta Araitz Elizalde; eta  Mikel Lertxundi, Liher Yarza, Xuban Ugalde, Aner Elgarresta, Ander Lertxundi eta Ekhi Barrenetxea. Jarraian bertsolarien bigarren saioa eskainiko dute Amets Arzallusek, Julio Sotok eta Miren Amurizak. Arratsaldean, toka txapelketa nagusia jokatuko dute, eta puzgarrietan zilipurdika ibiltzeko tartea ere izango dute txikiek. 20:00etan, Tolosa ahizpek, Elaia Diezekin batera hartuko dute lekukoa jai giroa jarriz, eta festei amaiera emango diete, hasi ziren moduan, kalejira batekin auzoan zehar.

 

MARTINDEGIKO SAN FERMIN JAIAK

GAUR, ostirala

10:30, Festei hasiera emateko, auzoan zehar kalejira

11:00, Auzoko hildakoen alde meza. Ondoren, hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik.

12:00, Haur jolasak eta buruhaundiak

17:00, Pailazoen emanaldia: Potxin eta Patxin

17:30, LII. Tiro Karabina 
Lehiaketa

19:00, Dastatzeko tortillak jasotzea

19:00, Herri kirolak. Lau emakume aizkolari, beraien arteko deman: Malen Barrenetxea eta Nerea Arruti, Oihana Fernandez de Barrena eta Itxaso Onsalo. 

20:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak, ondorengo sagardotegiekin: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta, Indioene, Bereziartua eta Mendizabal.

Ondoren, Tortilla goxoenaren emaitza, Akelenea jatetxeak sarituko duena.

22:30, Erromeria Bide Batez taldearekin

BIHAR, larunbata

10:30, Mobida

13:00, Goiko aristian oroigarri xume bat «gure artean ez daudenentzat». Tturko familiari eskertza, «ematen diguten harreragatik».

14:30, Auzo bazkaria 

16:30, Puzgarriak

17:00, Kitadelpare Txarangak bazkalondoa animatuko du.

18:00, Apar festa, Lake tabernak antolatuta

19:30, Arratsaldeko dantzaldi saioa Laiotz taldearekin

22:15, XX. Zaldi dema: Andoni Mendizabal 'Asteasu' eta 'Txibiter' azkoitiarra.

23:30, Dantzaldia Laiotz taldearekin

Ondoren, platano dantza lehiaketa xelebrea 

ETZI, igandea

Goizean goiz, Diana, Astigarragako Txirriskla taldeko txistularien eskutik.

12:30, Euskal festa. Aizkolariak: Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Suharri Rodriguez 'Paolla', Xabier Zaldua eta Hodei Ezpeleta 'Bihurri'. Harrijasotzailea: Jon Unanue 'Goenatxo III'.

13:00, Bertsolarien saioa: Amets Arzallus eta Julio Soto

17:00, I. Martindegiko Trikitixa jaialdia: Eider eta Lierni Tolosa; Enaitz Alberdi eta Oibar Olano; Ianire Segurola eta Elaia Diaz; Hodei Insausti eta Garazi Lopetegi; Eider Garro eta Araitz Elizalde; Mikel Lertxundi, Liher Yarza, Xuban Ugalde; Aner Elgarresta, Ander Lertxundi eta Ekhi Barrenetxea.

Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa: Amets Arzallus, Julio Soto eta Miren Amuriza.

18:00, Toka txapelketa nagusia (Gurutzeta Sukaldeakek antolatuta)

18:00, Puzgarriak 

20:00, Erromeria, Eider eta Lierni Tolosa eta Elaia Diazekin. 

Ondoren, kalejira auzoan zehar festei amaiera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!