Martxan da Donosti Cup nazioarteko txapelketa, eta Urumea bailarako 20 taldek hartuko dute parte

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 4a, 00:00

Arantzazuko Ama eta Deutsche Schuleren arteko partidua, atzo Zubipen.

Atzo hasi zuten txapelketa bailarako bost taldek, baina gaur ekingo diote gehienek. 12 talderekin ariko da Mundarro, eta zortzirekin CD Hernani. Torneoko partidu asko jokatuko dira Zubipen.

Martxan da Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa atzotik, mundu osoko ehunka talderekin; eta tartean izango dira Urumea bailarako ugari ere: 12 talderekin ariko da Mundarro, eta zortzirekin CD Hernani.

Atzo jokatu zuten bailarako bost taldek, ligaxkako aurreneko partidua; baina gaur ekingo diote txapelketari talde gehienek. Hiruna partidu jokatuko dituzte ligaxka fasean, ostegunera bitarte; eta emaitzen arabera, aurrera egingo dute: txapeldunen fasera multzo bakoitzeko bi onenek, eta kontsolazio fasera hirugarren eta laugarren sailkatuek. Hori horrela, gutxienez lau partidu jokatuko ditu talde bakoitzak. Igandean bukatuko da torneoa.

 

95 partidu, Zubipen

Gipuzkoa osoko futbol zelaietan jokatuko dituzte Donosti Cupeko partiduak, aste honetan zehar. Eta Hernanin izango dira horietako asko, Zubipen: 95 partidu jokatuko dituzte guztira.

Atzo izan ziren horietatik 10, 15 urtetik gorakoen mailetan, zelai osoan jokatutakoak; eta gaurtik larunbatera, zelaia bitan banatuta ariko dira: 16 partidu gaur, 18 bihar, 16 etzi, 22 ostiralean eta 13 larunbatean.

Talde gipuzkoarrak ez ezik, Zubipen ariko dira Ipar Euskal Herritik, Kataluniatik, Valentziatik, Madrildik, Baleareetatik, Mexikotik, Frantziatik, Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Andorratik etorritako taldeak.

Informazio guztia eskuragarri dago donosticup.com webgunean: partiduak, taldeak, jokalariak, emaitzak, zelaiak...

 

DONOSTI CUP 2023

URUMEA BAILARAKO TALDEEN PARTIDUAK

 

19 urtez azpiko mutilak

MUNDARRO

Bihar, Alginet B-Mundarro A (19:00, Ordizian)

Bihar, Zeneta La Villa-
Mundarro B (17:45, Irun-Galen)

Etzi, Soccer Dev. International-
Mundarro A (18:00, Beasainen)

Etzi, Soccer Jeuneusse
Academy-Mundarro B
(16:30, Irun-San Jose Obreron)

HERNANI

Gaur, MacAcademyTalents-
Hernani A (17:15, Eibarren)

Gaur, CSF Team A-Hernani B (15:15, Pasaian)

Bihar, Hernani A-Mundaiz (19:00, Beasainen)

Bihar, Hernani B-Kostkas A (17:45, Berion)

Etzi, Team ISL-Hernani A (18:45, Fanderian)

Etzi, Ellsworth-Hernani B (18:00, Urnietan)

17 urtez azpiko neskak

HERNANI

Gaur, Avant Garde Caen Foot.-
Hernani (18:30, Unben)

Bihar, Wisconsin International-
Hernani (16:15, Puion)

Etzi, Talents Academy Sports B-
Hernani (12:15, Ordizian)

15 urteko mutilak

MUNDARRO

Bihar, Escolapios-Mundarro (18:00, Ordizian)

Etzi, Barça Academy-Mundarro (16:30, Zumarragan)

HERNANI

Bihar, Olimpia-Hernani
(20:00, Añorgan)

Etzi, Atletic Sant Just-Hernani
(18:45, Alegian)

 

14 urtez azpiko neskak

HERNANI

Gaur, San Francisco Glens-
Hernani A (17:00, Zarautzen)

Gaur, Benfica-Hernani B
(12:45, Añorgan)

Bihar, Hernani B-Urnieta
(15:45, Idiazabalen)

Etzi, Sant Gabriel A-Hernani A (20:00, Añorgan)

Etzi, Oar Vic-Hernani B
(15:30, Beasainen)

14 urteko mutilak

HERNANI

Gaur, Antiguoko-Hernani (12:45, Urnietan)

Bihar, 433 Academy-Hernani (10:30, Oiartzunen)

Etzi, Hernani-Sainte Genevieve
(10:00, Idiazabalen)

13 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Jadax-Mundarro
(15:15, Zizurkilen)

Bihar, LSA Tarragona-Mundarro (12:15, Idiazabalen)

Etzi, Club FDE-Mundarro
(15:45, Ordizian)

HERNANI

Gaur, AGJA Cauderan-Hernani (16:15, Zizurkilen)

Bihar, 433 Academy-Hernani (09:30, Oiartzunen)

Etzi, Chronis Elite-Hernani
(15:30, Cesar Beniton)

12 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Top Tec Academy B-Mundarro A (15:30, Orion)

Gaur, Independiente Madrid-
Mundarro B
(18:45, Anoetan)

Bihar, Mundarro A-Amara Berri (16:30, La Sallen)

Bihar, Hasparren-Mundarro B (19:30, Hondarribian)

Etzi, Atletic Catalunya-
Mundarro A (11:45, Zubipen)

Etzi, Brain Football-Mundarro B
(10:00, Irun-Ventasen)

11 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, InterLleida Sports-Mundarro A (09:45, Zubipen)

Gaur, Mundarro B-Trintxerpe A (15:15, Irun-Ventasen)

Bihar, Club FDE B-Mundarro A (10:30, Zubipen)

Bihar, Tahiche-Mundarro B (15:30, Irun-Ventasen)

Etzi, Mundarro A-Lengokoak A (16:30, Zubipen)

Etzi, Eglantins-Mundarro (18:30, Hondarribian)

10 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, InterLleida Sports-Mundarro A (09:45, Zubipen)

Gaur, Mundarro B-Vasconia B (12:00, Zubipen)

Bihar, Seattle S. Monterrey-
Mundarro A (13:30, Matigoxot.)

Bihar, TPE Academy B-Mundarro B (10:30, Zubipen)

Etzi, Mundarro A-Urnieta (12:45, Zubipen)

Etzi, Mougins-Mundarro B (15:30, Berion)

9 urteko mutilak

MUNDARRO

Gaur, Mundarro A-Antiguoko
(16:30, Berion)

Gaur, Academia Manchester-
Mundarro B
(11:45, Orion)

Bihar, Set11 Balears-Mundarro A
(09:30, Beraunen)

Bihar, TPE Academy-Mundarro B
(09:30, Zubipen)

Etzi, Mundarro A-Añorga C
(11:15, Berion)

Etzi, Mundarro B-Sanse B
(12:30, Berion)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!