Tasio Senperenak lan ona egin du juniorren Gipuzkoako Itzulian

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 30a, 00:00

Prologoan zortzigarren postuan amaitu zuen eta Alarcia taldekidearen etapa garaipenean lan haundia egin zuen ihesaldian.

Tasio Senperena txirrindulari junior astigartarra maila onean aritu da Gipuzkoako Itzulian. Senperenak 48. postuan amaitu du itzulia eta aipagarria izan zen aitzin-etapako erlojupeko laburrean lortu zuen meritu haundiko zortzigarren postua.

Gainera, Itzuliko bigarren etapan, Andoainen Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko Aimar Alarcia taldekidearen mesedetan egin zuen lana. Hamabost laguneko ihesaldian lan haundia egin zuen ihesaldiari bizirik eusteko. Azken kilometroetan, Xoxokan gora, hiru laguneko taldea osatu zen, eta Andoaingo kaleetan Alarcia izan zen hirukote horretan indartsuena.

 

Aimar Capdequi eta Unax Otegi, onenekin Txuman

Iruki txirrindulari taldeko kadeteek, berriz, Txuma Memoriala lehiatu zuten hiru egunez, Berangoko (Bizkaia) Elkar Kirolak elkartea antolatua. Aimar Capdequi astigartarra 18garren izan da sailkapen orokorrean, irabazlearengandik 03:59ra eta Unax Otegi hernaniarrak 29garren amaitu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!