Gaur izango dute Udaleku Irekietako lehenengo eguna Hernaniko eta Ereñotzuko gaztetxoek

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 29a, 00:00

Peña eguna izango da aurten ere egun berezienetako bat Hernanin.

Bailarako ume eta gaztetxo eta gazte ugari ibiliko dira gaurtik Udaleku Irekietan, eta uztailaren 21ean amaituko dira. 

San Joanak bukatuta, gaur bertan hasiko dira Udaleku Irekiak Hernanin eta Ereñotzun. Haur ugarik hartuko dute parte prestatutako ekintza guztietan, eta herriko kaleak alaitasunez beteko dituzte uztailaren 21era arte. Zehazki, 503 haurrek eman dute izena, eta 69 begirale arituko dira guztia dinamizatzen. 

Ordutegiari dagokionez, goizeko 09:00etan hasiko da haurren eguna, Biterin taldeka elkartuta. Ondoren, adin tarte bakoitzeko haurrak elkarguneetara abiatuko dira, eta bertan hasi eta amaituko dituzte ekintzak. Txikien (HH3, 4 eta 5) elkargunea Atsegindegi izango da, Ertainena (LH1, 2) Kiroldegiko sarrera eta Handiena (LH3, 4) Gazteria saila. 

Aurten ere ur festa, begirale bila edota Peña Eguna izango dira haurrentzat egun berezienak. 

 

Udalekuak martxan, Astigarragan

Astelehenean hasi zen Astigarragako Udaleku Irekietako lehenengo txanda. Gaur irteera egingo dute haur eta begiraleek, eta bihar herriko txoko ezberdinetan antolatutako jolasekin itxiko dute astea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!