Enaitz Goñi Gipuzkoako txapeldun, Azpeitin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 26a, 00:00

Enaitz Goñi 1.500 libretako urrezko dominarekin.

400 eta 1.500 metro libre probetan aritu zen eta bietan urrezko dominak jantzi zituen Tolosaldeako igerilariak.

Enaitz Goñi Gipuzkoako txapeldun izan da asteburuan, Azpeitiko igerilekuan, 400 eta 1.500 metro librean. Bi probetan aritu zen Astigarragan bizi den igerilari hernaniarra eta bietan lortu zituen urrezko dominak.

Larunbatean 1.500 metro librean 16:09.14ko denborarekin erraz nagusitu zen. Lan gehiago izan zuen igandean 400ean. 4:03.98ko denborarekin azken metroetan gainditu zituen Bidasoako Iguiñiz eta Soto 16 eta 56 ehunenekoren aldearekin. Gainera 4x200 libre eta 4x100 libre erreleboetan ere urrezko domina lortu zuen Tolosaldearekin. Beraz lautik lau urre irabazi ditu.

 

Maila onean, hernaniarrak

Uxue Sancho, Lur Elkoro, Aitana Silva, Uxue Garmendia, Santi Pérez eta Xabier Huitzi hernaniarrak ere maila onean aritu ziren Izarraitz kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!