Mandoegiko proiektu eolikoaren egoera eta ezaugarriak bertatik bertara ikusteko mendi ibilaldia burutu zuen Sagarreta Natur Taldeak. 200 metroko aerosorgailu baten simulazioa egin zuten. Eusko Jaurlaritzak baimena emandako proiektuaren berri eman zuten eta Adarra Mandoegi kordalean, bioaniztasunari, ondare natural zein megalitikoari eragingo lieken kalte berreskuraezinak azaldu eta salatu zituen Sagarretak.