Aurrematrikula kanpaina abian jarri du AEKk eta abantailak izango dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 21a, 00:00

Hernanialdeko AEK euskaltegiak 23/24 ikasturteko aurrematrikula kanpaina abian jarri du. Hilaren 28a baino lehen aurrematrikula egiten duenak hainbat abantaila izango ditu: aurtengo ikasturteko prezio bera izango du eta, gainera, %5eko deskontua; ordainketa malguagoa egiteko aukera (2, 3 edo 4 epetan); azkenik, taldeen eraketan lehentasuna izango du. Aurrematrikula Astigarraga edo Hernaniko euskaltegietan egin daiteke, baita online ere
www.aek.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!