Aurrematrikula egiteko hitzordua bihar, Ttarla eta Astigar dantza taldeek

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 15a, 00:00

Biharko jarri dute hitzordua, Hernaniko Ttarla eta Astigarragako Astigar dantza taldeek, datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko. Ttarlakoak Biteri kultur etxean egongo dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. 2018 urtetik atzera jaiotakoek daukate apuntatzeko aukera, eta helduen taldea ere osatu liteke. Kide berriek izen-abizenak, jaiotze-data, helbide elektronikoa eta telefonoa eman beharko dute; eta jarraituko dutenek, berrestera pasa beharko dute. Astigar dantza taldeak, berriz, 19:00etatik 20:00etara jarri du hitzordua, Astigar elkartearen egoitzan, Santio Zeharbideko Mirasol etxearen beheko aldean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!