Hernani eta Astigarraga buelta ematera derrigortuak daude

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 13a, 00:00

Finalerdietan, Astigarragak 2-1 galdu zuen Donostian eta Hernanik 3-0 galdu zuen, Mutrikuren aurka, sailkapena asko zailduz.

Astigarragak eta Hernanik galdu egin zuten Herriartekoaren finalerdietako joanekoan. Hernanik pasa den ostiralean 3-0 galdu zuen Mutrikun eta finalera pasatzea oso zaila izango du. Astigarragak, aldiz, aukera guztiak mantentzen ditu nahiz eta 2-1 galdu igandean, Donostiaren aurka. 

Astigarragak aukerak baditu finalera sailkatzeko, baina horretarako 2-1eko emaitza eta sei tantoko aldeari buelta eman beharko diote astigartarrek. Igandean, Luluagak 20-7 galdu zuen banaka Aroztegiren aurka. Binaka Txoperena eta Zubiarrainek 20-19 galdu zuten, Huegun-Ubedaren aurka, eta zazpi t'erdi barruan Urdangarinek 12-20 lortu zuen garaipena, Elejalderen kontra. 2-1 irabaziz gero aukera haundiak dituzte sailkatzeko. Txomiñenen izango da itzulerakoa.

Hernanik finalerako aukera ia denak galdu zituen, ostiralean Mutrikun, 3-0 galdu eta gero. Banaka Arandiak 20-4 galdu zuen Elezgarairen kontra. Binaka, Beloki eta Zurutuzak 20-13 galdu zuten eta zazpi t'erdian Agirrek ere emaitza berdinarekin galdu zuen, 20-13. Itzulerakoa Hernanin izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!