Xabier Apaolaza pelotari hernaniarrak Zaramaga Torneoa irabazi du, Lier Arrien zornotzarrarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 13a, 00:00

Lier Arrien eta Xabier Apaolaza, txapelekin.

Nafarroako Herriartekoan Iruñeak Goizueta kanporatu du finalaurdenetan, Labriten 2-1 galdu eta gero. Jubenilek lortu zuten garaipen bakarra eta galdu egin zuten kadeteek eta nagusiek.

Xabier Apaolaza, C.D.Hernaniko pelotariak, Zaramaga Torneoko 48garren edizioa irabazi zuen pasa den ostegunean, euskal federazioaren torneo pribatuen rankinaren barruan dagoen txapelketa.

Zornotzako Lier Arrien pelotariarekin bikote osatuz 22-19 irabazi zuten Eguren eta Lazkano bikote bizkaitarraren aurka. Final parekatua eta zirraragarria izan zen, baina huts gehiegi izan ziren partiduan zehar.

Hauxe da C.D. Hernani taldeko pelotariek denboraldi honetan irabazten duten 10garren txapela. Marka ona.

Goizuetak ezin izan du finalerdietara pasa

Herriartekoan Goizuetak 2-1 galdu zuen Iruñearen aurka Nafarroako Herriartekoaren finalaurdenetan. Kanporaketa zaila zen eta ezin izan zuten goizuetarrek Labriten ezustekoa eman.

Beraz txapelketatik kanporatu geratu dira. Kadeteetan, Adur Sagarduik eta Anartz Lujanbiok, eta nagusietan, Ekaitz Narbartek eta Antton Apezetxeak, 22-5 eta 22-2 galdu zuten hurrenez hurren. Aukerarik ez zuten izan. Garaipena, jubeniletan lortu zuten Beñat Apezetxeak eta Egoitz Lizeagak, 4-22. 

Nafar Kirol Jokoetan, Aiur Apezetxea eta Haritz Aranberri finalera sailkatu dira kimu lehenengo mailan. Finalerdian, Aurrerako bikotea 18-13 gainditu zuten.

Ate irekien bi jardunaldi, gaur eta etzi

Gaur, asteartean, eta etzi, ostegunean, arratsaldeko 15:30etan, ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu CD. Hernani taldeak. Bertan, 2015etik aurrera jaiotako haur guztiek parte hartu ahal izango dute, kiroletako arroparekin baino ez dute etorri behar frontoira

Tolosa finalerdietara Berria txapelketan

Berria Txapelketaren azken finalaurdena jokatu zen igandean Hernanin eta bertan Tolosak 2-1 garaitu zuen Azpeitiko Ilunpe taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!