Udako euskera ikastaroak eskainiko ditu AEK euskaltegiak, Hernanin eta Astigarragan. B2, C1 eta C2 mailetan, 30 orduko ikastaroak izango dira irailaren 4tik 22ra, 2022-2023 ikasturtean aritutakoentzat; eta aritu ez direnentzat, autoikaskuntza zerbitzua, uztailaren 4tik 28ra eta irailaren 4tik 22ra. Informazio gehiagorako eta izena emateko: astigarraga@aek.eus eta 607 610 687; eta hernani.eus eta 607 592 864.