Elaia Diaz eta Ianire Segurola garaile, Azpeitian

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 7a, 00:00

Elaia Diaz eta Ianire Segurola, irabazitako garaikurrekin.

'Hernani' Musika Eskolako ikasleek txapela janztea lortu zuten Xanjuandei auzoko txapelketan.

Pasa den asteburuan jokatu zen Azpeitiko Xanjuandei auzoko IX. trikitilari txapelketa. Hiru pieza jo behar izan zituen bikote bakoitzak, trikitixa bat, fandango bat eta arin arin bat; eta Elaia Diaz astigartarra eta Ianire Segurola hernaniarra izan ziren onenak.

Polita izan zen saioa, eta sekulako maila erakutsi zuten trikitilari guztiek. Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi azkoitiarrak izan ziren bigarren. Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrek ere hartu zuten parte txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!