Donostialdea Bizikletan, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 6a, 00:00

Taldekako erlojupekoen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan, Legorretan; eta junior mailakoan, txapeldun izan zen Iruki-Donostialdea Bizikletan taldea, 58 segunduren aldearekin. Garaipena lortu zuen boskoteko kide izan zen Tasio Semperena astigartarra, Aimar Alarcia, Unax Betelu, Mattin Basurto eta Beñat Ilzarbe donostiarrekin batera; eta bi hernaniar aritu ziren zuzendari lanetan, Hegoi Urretabizkaia eta Ekhi Muñoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!