Zilegi Asteak «harrera ona izan du»

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 1a, 00:00

Maiatzaren 15etik 19ra Hernanialdeko Zilegi Eskolak Zilegi Astea antolatu zuen. «Astea ekintzaz josi genuen bai Astigarragan, bai Hernanin: bisitak, hitzaldiak, ikastaroak... Euskara ikasle eta herritarren artean harrera ona izan dugu, baita gai-emaileen artean ere. Lerro hauen bitartez, Hernanialdeko Zilegi Eskolak eskerrak eman nahi dizkie astigartarrei eta hernaniarrei izandako jarrera, prestasun eta umore onagatik. Zilegi Astearen 2. edizioa amaitu da, baina gogorarazi nahi dizuegu ekainean Zilegi Eskolak bere ohiko ekintzekin jarraituko duela. Ekainean izango dira azken saioak eta urrian bueltatuko gara ikasturte berriarekin batera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!