Asteburuan, trenen zirkulazioa etenda

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 31a, 00:00

Trenbidearen azpiegituran egingo diren obrengatik etengo da zirkulazioa.

Ekainaren 3an eta 4an, trenbidearen azpiegituran egingo diren haInbat obra direla eta, trenen zirkulazioa eten egingo da; «bi noranzkoetan, Andoain eta Irungo geltokien artean. Horretarako, ordezko zerbitzu bat jarriko da: Andoain, Urnieta, Hernani, Donostia, Pasaia,  Lezo/Errenteria artean eta itzuleran: zerbitzu alternatiboa autobusez. Loiola, Martutene, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Herrerako geltokietarako, mikrobus bidezko zerbitzu alternatiboa egingo da». Horrez gain, ohar garrantzitsua helarazi dute: «ordutegi bera ezarri da bi egunetarako. Donostian, autobusak autobus geltokitik aterako dira (17tik 21erako dartsenetatik)».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!