Gipuzkoarrek alkate ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundirako ordezkariak aukeratu zituzten atzoko hauteskundeetan. Hemen ere EH Bildu izan da irabazle, EAJ bigarren, PSE-EE hirugarren eta Elkarrekin Podemos laugarren.
Maddalen Iriartek gidatzen duen alderdiak 4.393 boto lortu ditu Hernanin, botoen %48,77 lortuta. Udalarekin alderatuta, hemen 4.265 lortu ditu eta %47,51. EAJk, Eider Mendozak gidatuta, 2.225 boto lortu ditu, Udalerako 2.264. PSE-EE izan da hirugarren 1.103 botorekin, 1.070 Udalerako. Elkarrekin Podemosek 800, 947 Udalerako.
Astigarragan honakoak izan dira emaitzak: EH Bilduk 1.488 boto, 1.703 Udalerako; EAJk 1.051, 986 Udalerako; PSE-EEk 290, 274 Udalerako,; Podemosek 219, 274 Udalerako.