Partaidetza bost puntu jaitsi da Hernanin, lau puntu Astigarragan, puntua Goizuetan eta Aranon 2,73 igo da

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 19:24

Arratsaldeko 18:00etan, Gipuzkoan jaitsi da partaidetza gehien eta Nafarroan igo arren, bailaran ez da askorik nabaritu. 

Partaidetza bost puntu jaitsi da Gipuzkoan, 18:00etan, eta Hernani eta Astigarraga horren erakusgarri izan dira. Hernanin, ordu horretan 7.462 hernaniarrek eman zuten botoa. Azken hauteskundeetan baino 839 boto gutxiago. %5,39 da portzentaian jaitsiera eta %47,20ak eman zuen botoa. 

Astigarragan jende gehiagok eman du botoa 2019an baino, baina populazio gehiago dagoenez portzentaian %3,96 egin du behera partaidetzak. 2.606 astigartarrek eman zuten botoa 18:00etan, %46,02k.

Nafarroan partaidetza igo egin da eta Aranon nabaritu da. %2,79 igo da, nahiz eta 43 aranoarrek bozkatu, orain lau urte baino 4 gutxiago. 

Goizuetan berriz %1,21 jaitsi da partaidetza. 350 goizuetarrek eman dute botoa, %62,05ek.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!