Kronikakide sare ederra, urtebetean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00

Urte bete igaro da Kronikak Kronikakide kanpaina (0km: batzen gaituen distantzia) abian jarri zuenetik, eta martxan darrai proiektuak, Urumea bailarako herritarrei, komertzioei eta enpresei abantailak eskaintzen. Modu honetara babestuko baita Kronika, tokiko ekonomia eta baita euskera ere! 

Urte guzti honetan, badira Kronikakide familiara batu diren zenbait herritar, eta ez dira gutxi. Pixkana, gero eta gehiago gara, eta apurka-apurka goaz osatzen sarea. Hori horrela, orain arte Kronikakide egin diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.  

Kanpainan zehar, Kronikakide egin direnekin gertuko harremana bermatu dugu, bai norbanakoekin, bai eta komertzioekin. Urte osoan zehar zozketa mordoak jarri ditugu martxan, herritarrei abantailak emateko xedez, eta hori guztia Kronikakide diren komertzioen prestutasunagatik izan da, beraz, eskerrik asko, batik bat, komertzioei, Kronikakideko abantailak posible egin dituzuelako. Kronikakide egin diren herritarrei ere eskerrik asko, zuek gabe ezingo genukeelako Kronikakide familia osatu.

Hala ere, oraindik, Kronikakide kanpainari bultzada bat eman behar zaio, hazten jarrai dezagun; batzen gaituen distantzia 0 kilometro delako. Animatu eta egin zaitez Kronikakide!

 

KRONIKAKIDE EGITEKO, JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Helbidea elektronikoa: Kronika@kronika.eus
Telefonoa: 943 33 08 99 · 688 660 714
Webgunea: Kronika.eus
Bulegoa: Larramendi 11

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!