Donostiako Udalak hitzarmen bat sinatu du, inguruko udalerrietako taxiek hirian lan egin ahal izan dezaten

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00
Donostia inguruko 108 taxik zerbitzua eskaini ahalko lukete, Donostian.

Udalak onartutako hitzarmenak aurreikusten duen zona berezia sortzeko, udalerri guztiek onartu behar dute hitzarmena. Udalerri horien artean daude Hernani eta Astigarraga.

Buruntzaldeako eta Oarsoaldeako Donostiaren inguruko udalerrietako taxiek hirian ere lan egin ahal izan dezaten, Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hitzarmen bat onartu du.  Eta hitzarmenaren barruan egongo liratekeen udalerrien tartean daude Astigarraga eta Hernani; gainontzekoak dira, Lasarte, Urnieta, Usurbil, Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Andoain.

Modu honetara, inguruko hamar udalerrietako 108 taxik zerbitzua eskaini ahalko dute, Donostian. 

Hala ere, Donostiako Udalak onartutako hitzarmenak aurreikusten duen zona berezia sortzeko, ordea, udalerri guztiek onartu behar dute hitzarmen hori, eta, ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu behar du Araubide Bereziko Zona.

Hitzarmenak aurreikusten du hamar udalerri horien eta Donostairen artean Araubide Berezaiko Zona bat sortzea.

Honakoa da hitzarmena onartu izanaren arrazoia, Donostiako Udalaren arabera: «Ezin da taxien udal zerbitzua dimentsionatu ekitaldien eta abarren ondorioz sortutako eskaera handiei erantzuteko, eta jardueraren oreka ekonomikoari eta zerbitzuaren nahikotasunari eusteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!