Pertsonak kalteberak eta elkarren beharra duten izakiak gara. Bizitzan zehar, zaintza gure oinarrizko premia da, eta haurtzaroan, zahartzen garenean eta gaixotasunean areagotu egiten da beharra.
Zainketa fisikoak behar ditugu, eta afektua eta arreta emozionala ere behar ditugu (gizarteratzea, harremanak sortzea…). Guk, zaintzaile gisa eta Auzozaintza programaren bidez dugun esperientziarekin, hori egia handia dela egiaztatzen dugu.
Zaintzak ezinbestekoak izan arren, horretan aritzen diren pertsonek egiten duten lana ezkutuan gelditzen da eta, gainera, prekarizatuta dago. Zaintza-lana, batez ere, emakumeek egiten dute, klasismoa pairatzen dute eta arrazializatuta dago. Azken hamarkadetan, gero eta emakume migratu gehiago ari da zaintza lanetan. Lan honek ez du errekonozimendu sozialik, eta maltzurki ezkutatzen ditu lan hori egiten duten pertsonen lan-eskubide ekonomikoa eta sozialen gabezia.
Pertsona guztiok dugu zainduak izateko eskubidea, baina norberaren betebeharra da, baita ere, beste batzuk zaintzea.
Zaintzaile gisa izan dudan esperientziatik nire eskerrik beroena azaldu nahi dut ni zaindu ninduen pertsonarentzat, nik hura zaintzen nuen bitartean berak ni zaindu ninduelako. Zaintza hori jasotzeak biok pertsona hobeak egiten gaituela sentitzen dut. Uste dut pertsona hobeak izango garela denon artean elkar zaintzea lortzen badugu
Beraz, nork behar ditu zaintzak? Pertsona guztiok behar ditugu zaintzak. Zaintzaileok ere bai, pertsona eta langile gisa.
M. Elisa Peredo Quiroz
MAITELAN zaintza-lanetan eta gizarte-laguntzan aritzen den kooperatiba bat da. Gure leloa: Pertsonak zaintzen dituzten pertsonak.
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus