Bost hautagai Gipuzkoako Aldundirako, eta hamar Nafarroako Parlamenturako

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00

Udal Hauteskundeez gain, Foru Hauteskundeak ere izango dira bihar.

Biharko hauteskundeetan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak hautatu ahal izango dira. Inkesten eta aurreikuspenen arabera, emaitza estuak espero dira bi zenbaketetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, bost hautagaitza aurkeztu dira aurtengo hauteskundeetara. Aurpegi berriak izango dira gehienak, PSE-EEren hautagaia, Jose Ignacio Asensio, baita egun Aldundian dagoen bakarra. EAJ-PNVren hautagaia Eider Mendoza izango da, Markel Olanoren lekukoa hartzeko esperantzarekin. Lehia estua espero da, ordea, EAJ-PNVren eta EH Bilduren artean; Maddalen Iriarte da koalizioaren zerrendaburua. Elkarrekin Podemosen hautagaia Miren Echeveste irundarra da, eta PPrena Mikel Lezama donostiarra.

Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetarako bikoitza da hautagai kopurua. Hamar alderdik osatu dute zerrenda. Berezitasunen artean, UPN, Ciudadanos eta PP bereizita aurkeztuko dira aurten, Navarra Suma koalizioa deuseztatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!