Martxeli Kanflanka txapeldun, beteranoetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 00:00

Aurreneko postua lortu zuen, 29 brilarekin. Bigarren izan ziren Patxi Loreak eta Aner Miner, bere kategorietan.

Hernanin jokatu zuten, Benta Berriko bolatokian, urteko txapelketa berezienetako bat: Gipuzkoako Gazteen eta Beteranoen Topaketa. 47 bolari elkartu ziren bertan, eta giro ederrean jokatu zuten tiraldia, bakoitzak zortzi bola botata.

Sei kategoriatan aritu ziren, eta sei txapeletatik bat geratu zen Urumea bailaran: emakumezko beteranoetan onena izan zen Martxeli Kanflanka ereñotzuarra, 29 brilarekin.

Gizonezko beteranoetan, berriz, bigarren izan zen Patxi Loreak hernaniarra (42), Felix Maizen atzetik (46). Eta bigarren izan zen Aner Miner ereñotzuarra (37) ere, mutil jubeniletan, Saigots Iglesiasen atzetik (39).

Neska jubeniletan Ane Etxebestek jantzi zuen txapela, mutil kadeteetan Ander Etxebestek irabazi zuen, eta neska kadeteetan Jone Arretxek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!