Aranoko euriteengatik, Urumea ibaiaren emariak gora egin du

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 20a, 09:31

Gaur goizeko 09:15etan ateratako argazkia, Landaren.

Ibaiaren gorakadak eta euriteak eragin kaltegarria izan dute Urumea bailaran. Goizutrail 10:00etan hasiko da, eta ibilbide luzea ez da eginen. Luzea hautatu zutenek, bi aldiz eginen dute ibilbide motza. Goizuetara joateko modu bakarra Leitzako errepidetik da. Eta Ereñotzuko errepidea ere moztuta dago.

Goizeko 02:00etatik 04:00etara bitartean euri mordoa egin du Aranon eta Goiuzetan, eta eragin kaltegarriak izan ditu Urumea bailaran. Hernani-Goizueta errepidea itxita dago euriteek eragindako lur-jausiak direla eta. Beraz, Goizuetara joateko modu bakarra Leitzatik barrena da. 

Goizutrail lasterketako antolatzaileek aditzera eman dute egoeraren ondorioz ordutegia eta ibilbidea aldatuko direla: lasterketa 10:00etan hasiko da, eta ibilbide motza eginen dute, luzea bertan behera gelditzen baita. Hala ere, luzea hautatu zutenek bigarren buelta bat emanen diote ibilbide motzari. 

Aranoko urak, behera 

Aranoko euriteek, bailara osoan izan dute eragina, izan ere, ibaitik ura atera da Hernanin (Zubipe, Landare), Astigarragan (ibai parkean) eta Ereñotzun. 

Ereñotzuko errepidea ere itxi egin du Ertzaintzak, Fagollagatik aurrera.

 

Ereñotzu pasata, bi lur-jausi daude.
 
Ergobiko zubia, goraino. Auzotarrak kezkatuta daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!