UEUren udako ikastaroak hausnarketarako gune izango dira aurten, 51garren edizioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko maiatzaren 22a

Iazko ildoari jarraituz, UEUk 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Baionan, Eibarren eta Iruñean ez ezik, Bilbon, Tolosan, Usurbilen eta Donostian ere egingo dira jardunaldiak. Hauek dira bertan landuko diren gaietako batzuk: herritarrak ikerketan inplikatzen, lodifobia neomaterialismotik, eta emakumeak eta kooperatibismoa. Matrikula dagoeneko zabalik dago www.ueu.eus helbidean. Horrez gain, ikastaroen zerrenda osoa ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!