Leandro Miner bigarren, tokako Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 00:00

Leandro Miner bolari ereñotzuarra, Goiz Eguzkin

Desenpatean egin zion ihes txapelak, ereñotzuarrari. Bolan, berriz, laugarren izan zen Ibon Miner.

Larunbatean jokatu zituzten Gipuzkoako Txapelketak, bolan zein tokan, Urnietan. Bertan izan ziren Urumea bailarako hainbat ordezkari, eta Leandro Miner ereñotzuarra izan zen txapela janztetik gertuen: desenpatean galdu zuen Jose Antonio Calvoren kontra, eta bigarren bukatu zuen azkenean. 13na jo zituzten sei tiraldietan, berdinduta bukatu zuen aurreneko desenpatea, eta bat gehiago jo zuen Calvok bigarrenean.

Bolan, berriz, Gipuzkoako Txapelketak bost fase izan zituen gizonezkoetan, eta hiru emakumezkoetan; baina bailarakorik ez zen sailkatu finalera. Ibon Miner ereñotzuarra eta Rosa Santos astigartarra izan ziren gertuen: semifinaletara iritsi ziren, eta laugarren bukatu zuten biek azkenean. Itoitz Alustiza eta Beatriz Unzue izan ziren txapeldun. Bailarako gainerakoen artean, Joxe Mari Etxebeste astigartarrak eta Mikel Arroio hernaniarrak ezin izan zuten bigarren fasea gainditu; eta Martxeli Kanflanka eta Aner Miner ereñotzuarrak eta Patxi Loreak hernaniarra aurrenekoan geratu ziren txapelketatik kanpo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!