Gaur hasiko dira zilegi asteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 15a, 00:00

AEK euskaltegiak bigarren urtez jarraian, Zilegi Astea antolatuko du gaur hasita Hernanin eta Astigarragan. 09:30etan sagardo etxera bisita egingo dute eta 18:00etan Astigarragako gune historikoak bisitatuko dituzte, kultur etxe zaharretik abiatuta. Hernanin, Jon Patxe, 09:30etan Biterin, pandero eta erritmoei buruz ariko da eta ordu berean Uxue Apaolazak, Goiz Eguzkin ipuingintza izango du gai. 14:30etan Eider Balerdi elikadura osasungarriaren inguruan jardungo da AEKn eta 18:00etan Biterin, eliteko kirolari buruz hitz egingo dute. Artisau kroketa tailerra Santa Barbara elkartean izango da, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!