San Isidro egun haundia ospatuko dute gaur baserritarrek Astigarragan eta Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 15a, 00:00

Idi demak jende asko biltzen du Foru Plazan.

Urteroko egitarau zabala prestatu dute eta Larrabide baserria omenduko dute Foru Plazan eta eta Gonagorri baserria, Tilosetan.

San Isidro baserritarren zaindaria da eta egun haundia ospatzen dute han eta hemen, baita Urumea bailaran ere. Astigarragan Foru Plazan izango dituzte ekintza gehienak astigartarrek, berriro ere. 09:30etatik aurrera, Elustondo anai-arrebak ariko dira herria trikitixa doinuez alaitzen, eta prozesioa eta meza izango dira 10:00etan. Larrabide baserriko produktuen erakusketa izango da, eta Gure Izarra elkartean egingo dute hamaiketakoa. 12:00etan hasiko dira Kantabriako idi eta behi demak: 3.298 kiloko harriarekin ariko dira idi pareak, eta 1.640 kiloko harriarekin behi pareak, 30 minutuko txandetan.

Tartean, bertsotan ariko dira Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Bukatzeko, herri bazkaria egingo dute, eta Larrabide baserria omenduko dute.

Mezarekin emango diote ha­siera egunari, Hernanin ere, 11:00etan parrokian; eta esku pelota partidua izango da ondoren, Tilosetan. Eguerdiko 12:30etan, berriz, omenaldia egingo diete Gonagorri baserriko Mari Karmen Bergaretxeri eta Eusebio Muniain Zubillagari, bertsolarien laguntzaz. Pala partidua izango da ondoren, eta herri kirolen erakustaldiarekin borobilduko dute eguna.

 

Zamalbide-Bentaseko jaiak

Zamalbide-Bentak auzoan ere San Isidro jaiak ospatuko dira bertako auzotarrek antolatua. 

 

SAN ISIDRO EGUNA

ASTIGARRAGA

GAUR

09:30 Elustondo trikitilariak.

10:00 Prozesioa, meza eta ondoren hamaiketakoa Gure Izarra elkartean.

10:00 Larrabide baserriko produktuen erakusketa.

12:00 Kantabriako idi eta behi demak.

12:30 Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.

13:00 Herri bazkaria eta Larrabide “Baserri bizia”ri merezitako esker ona ematea.

ZAMALBIDE-BENTAK

GAUR

11:45 San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.

12:00 Herri meza.

13:00 Salda eta bertsolariak: Igauri Lopetegi eta Emaitz Murua.

14:00 Lagun arteko bazkaria auzolan elkartean.

18:00 Idi probak: Artola, Matxain eta Mixiyua. Idi parea 2000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera doan.

HERNANI

GAUR

11:00 Meza.

Ondoren esku pelota partidua izango da, Tilosetan.

12:30 omenaldia egingo diete Gonagorri baserriko Mari Karmen Bergaretxeri eta Eusebio Muniain Zubillagari, bertsolarien laguntzaz.

13:00 Pala partidua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!