Itzuliaren eraginez, aldaketak trafikoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Hernanitik eta Astigarragatik pasako da, bihar arratsaldeko 16:25ak aldera, emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa. Horren eraginez, aldaketak izango dira trafikoan, bi herrietan. Hernanin, Latsunbe kalearen hasierako aparkalekuak libre utzi beharko dira, Sorgintxulotik Urbieta-Txillida pasealekuko errotondaraino. Eta Elkanotik Agustindarren plazarako kale zatia ere, kotxerik gabe utzi beharko da. Gainera, errepidea erabat moztuko dute lasterketa pasa baino 45 minutu lehenago. Lasterketa pasa orduko libratuko dute errepidea, eta normaltasunez izango dira erabilgarri aparkalekuak. Astigarragan, berriz, trafiko mozketak izango direla iragarri dute, 15:30etatik 16:40etara bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!