Kantuz abesbatza Lesakan ariko da gaur, eta Aiztondo abesbatza Oiartzunen bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Kontzertu berezietan hartuko dute parte Hernaniko Kantuz eta Astigarragako Aiztondo abesbatzek, asteburu honetan. Lesakara joango da Kantuz gaur, eta Bortzirietako Abesbatza Topaketaren seigarren edizioan hartuko du parte, 20:00etan hasita, beste bi abesbatzarekin: Erriberriko Coral Olitense, eta Lesakako Giltzarri abesbatza. Bost kantu eskainiko ditu bakoitzak, eta bukatzeko, elkarrekin abestuko dute Maitia nun zira. Aiztondo abesbatzak, berriz, Oiartzunen eskainiko du kontzertua, Landetxe kultur areto berriaren inaugurazio ekimenen barruan. Oiartzungo Lartaun abesbatzarekin batera ariko da, eguerdiko 13:15etan hasita.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!