Urumea bailarako parte hartzeak nabarmen egin zuen gora, 2019ko hauteskundeetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Udal hauteskundeez gain, Foru hauteskundeetan ere botoa emateko aukera izango dute bailarako herritarrek

2023ko hauteskundeak maiatzaren 28an izango dira, eta Kronikak 2019ko hauteskundeetan ateratako emaitzen errepasoa egin du, 2015eko hauteskundeekin alderatuta. 

 

Aranon, parte hartzea behera, 2019an

2019ko hauteskundeetan, botoen %76,27a Herri Aierriz taldearentzat izan ziren, eta beraz, Joxan Ruiz izan da azken lau urteotako alkatea. Azken hauteskundeetan, parte hartzeak behera egin zuen, 2015ekoarekin alderatuta: 61 lagunek eman zuten botoa, hau da %59,8ak; eta 2015ean, aldiz, 64 lagunek eman zuten botoa (%65,31). Boto guztietatik, emaitza ofizialen arabera sei izan ziren zuriak, bi baliogabeak eta 45 lagunek bozkatu zuten Herri Aierriz.

 

Astigarragan, parte hartzeak nabarmen gora, 2019an

Astigarragari dagokionez, Udal Gobernu aldaketa izan zen 2019an. Izan ere, 7 zinegotzi lortuta, gehiengo osoarekin, EH Bildu izan da Udal Gobernuan lau urtez, Xabier Urdangarin alkate izanik. 1.563 herritarren babesa jaso zuten, hau da, erroldaren %49,10a. Oposiziora pasa zen, aldiz, EAJ-PNVren taldea, 6 zinegotzi izatetik, 5 izatera pasata. Zorione Etxezarretaren taldeak 1.252 boto izan zituen (%39,22). Eta PSE-EEko Mikel Duran Gonzalok zinegotzi lanetan jardun du lau urtetan, 269 herritarren babesarekin.

Parte hartzeari dagokionez aldaketa nabarmenak izan ziren 2019ko hauteskundeetan, Astigarragan, 2015eko hauteskundeekin alderatuta. %2,05eko igoera izan zuen botoa eman zuten herritarren portzentajeak; %65,74ak eman zuen botoa eta 2015ean, aldiz, %63, 61ak. Denera, 3.214 herritarrek eman zuten botoa eta horietatik baliodunak izan ziren 3.183; 52 zuriak (%1,62) eta 31 baliogabeak (%0,96). Erroldaren %34,26ak ez zuen bozkatu, hau da, 1.675 herritar.

Goizuetan, parte hartze haundiagoa 2019an, 2015arekin alderatuta

Goizuetan, errolda txikiagoa izanda ere, jende gehiagok eman zuen botoa 2019ko hauteskundeetan, 2015koarekin alderatuta. Azken hauteskundeetan, %74,32koa izan zen parte hartzea, 2015ean baino sei puntu gehiago (%68,25). Guztira, 437 lagun bertaratu ziren bozka ematera, eta horietatik 12 boto izan ziren zuriak, eta 20 baliogabeak. 405 boto (%97,12) izan ziren EH Bildurentzat eta beraz, Unai Miranda izan da lau urtez Goizuetako alkate.

 
Sekulako parte hartzea Hernanin, 2019an

Legegintzaldi honetan 21 zinegotzi izan dira Hernanin, Hernaniko Udalean erroldak gora egin zuelako, eta hurrengo lau urteetan ere, 21 izango dira. 2019an gehiengo absolutua lortu zuen EH Bilduk, eta horrela Xabier Lertxundi izan da alkate, 11 zinegotzirekin, guztira, 4.631 boto lortuta. Bigarren indarra EAJ-PNV izan zen, 6 zinegotzi lortuz, eta 2.642 hernaniarrek eman zioten botoa. Hirugarren indarra Elkarrekin Podemos izan zen, 1.348 boto jasota, beraz, bi zinegotzi izan ditu. PSE-EE ere bi zinegotzirekin gelditu zen, 1.232 boto lortuta. Eta PPri dagokionez, ez zuen ordezkaririk lortu, 285 boto lortu baitzituen.

Joan den hauteskundeetan parte hartzeak gora egin zuen, 2019an, %64,66koa izan zen parte hartzea, eta 2015ean, aldiz, %60,85ekoa. Abstentzioak behera egin zuten: %39,15etik %35,34ra. Eta boto zuriek eta baliogabeek ere behera egin zuten %2,20tik %1,35era eta %1,46tik %1,20ra. 

Guztira, 15.748 hernaniar zeuden bozka ematera deituta eta horietatik 10.208 izan ziren bozka eman zutenak. 10.208tik, %45,92k egin zuen EH Bilduren alde (2015ean, %45,63k); %26,20k EAJ-PNVren alde (2015e an, %22,60k); %12,40k Elkarrekin Podemosen alde (2015ean, %14,71k); %12,22k PSE-EEren alde (2015ean, %11,75ek); eta %1,91k PPren alde (2015ean, %3,11k). 2019ko hauteskundeetan, diferentzia eragin zuen hernaniar kopuruak, izan ere, 20.000 biztanletik gora izatera heldu zen, eta beraz, lau zinegotzi gehiago izan dituzte herritarrek Udalean, guztira 21. Horietatik izan dira 11 EH Bildukoak 6, EAJ-PNVkoak, eta bina, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEkoak.


Parte hartzeak gora, Ereñotzun ere (2019an)

2019ko hauteskundeetan, Ereñotzuko parte hartzeak gora egin zuen, nabarmen. Boto askorekin, babes haundia jaso zuen Ereñotzu Ekinez taldeak: %97,74ak bozkatu zuen taldearen alde. Guztira, 312 lagunek eman zuten bozka (%66,14), 2015ean baino %5,05ak gehiago. Horietatik, 303 lagunek eman zioten babesa Unai Erroitzeneari; zazpi izan ziren boto zuriak, eta beste bi, aldiz, baliogabeak. Honela, Unai Erroitzenea izan da lau urteotan, taldearen buru.

 

FORU  HAUTESKUNDEAK 

Urumea bailarako herritarrek 2023ko maiatzaren 28an izango dituzte hurrengo hauteskundeak, baina ez dira udaleko ordezkariak hautatzeko hauteskundeak bakarrik izango, foru hauteskundeak ere izango dituzte. Jarraian, Gipuzkoan eta Nafarroan ordezkaritza duten alderdiek baieztatutako zerrendaburuak daude irakurgai.

 

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
EAJ: Eider Mendoza
EH Bildu: Maddalen Iriarte
PSE-EE: Jose Ignacio Asensio
Elkarrekin Podemos: Miren Echeveste
PP: Mikel Lezama

NAFARROAKO PARLAMENTUA
PP: Javier García Jiménez
GEROA BAI: Uxue Barkos Berruezo
EH BILDU: Laura Aznal Sagasti
VOX: María Teresa Nosti Izquierdo
UPN: José Javier Esparza Abaurrea
M+J: Javier Martínez Baigorri
Ciudadanos: Carlos Pérez-NIievas López de Goicoechea
Zurekin (Popdemos+Izquierda Unida+Batzarre+Alianza verde+Berdeak Equo): Begoña Alfaro Garcia
PSE-EE: Maria Victoria Chivite Navascues
Voluntad forla: Angel Nuñez Chamorro

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!