Bost t'erdiko banakakoa, CD Hernaniko palistek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Gaur jokatuko du Irazustabarrenak.

Goizean jokatuko du Irati Olveirak, Behar Zanaren aurka. Arratsaldean, berriz, Amaia Irazustabarrenaren txanda izango da. 

Asteburu honetan abiatuko da Banakako bost t'erdiko pala txapelketa, eta bertan arituko dira CD Hernaniko palistak. Villabonan jokatuko dira gaurko jardunaldiko partiduak, eta bailarako bi ordezkari izango dira bertan. 

Goizeko 10:00etan jokatuko du Irati Olveira gazteak. Behar Zana taldeko Santanoren aurka hasiko du txapelketa, Villabonako Behar Zana pelotalekuan. 

Arratsaldean Amaia Irazustabarrenaren txanda izango da. Honek ere Behar Zana taldeko palista baten aurka jokatuko du, Eizmendiren aurka. Partidua arratsaldeko 15:30etan hasiko da, Villabonako Amasa pelotalekuan. 

III Umore Ona Txapelketako partidua, gaur

Gaur eguerdian jokatuko da Goizuetako III. Umore Ona Paleta Txapelketako partidua, Goizuetan. 12:00etan hasita, ligaxkako partidua jokatuko dute Martinek eta Tabik, Mikelen eta Ibairen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!